lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

ze preziotan - ødei (euskal herria) lyrics

Loading...

barnekaldea zein kosta
gabiltza kosta ala kosta
koxka bat igo da
aizue erraidazue nun dago koska
ozta ozta gabiltz inbaditzera datoz ta
hozka egin beharko dugu edo etxetik ospa

ttiki girenetik pasa da denetik merkatua libro denetik
zein da esperantza gure laborantza desagertzen hasi zenetik
dakargun pausu herrenetik ikasi dugu barrenetik
izanetik zer gelditzen da jada galtzen ari ginen izenetik?

ados gaurkoz diru gehiago dute askoz
luxuzko autoz datoz ta etxeak urrezko gakoz
aspaldi gelditu gira motz, ta hotz
zenbatetan sentitzen giren gure herrian arrotz

zinez betetzen al ditu bihotzak
bling bling merkearen hotsak?
gordin bete diren moltsak
izkin egin al die lotsak?
sosa, poza ikusten dira berdin
ze min duen bakotxak
ezin dira jarri kakotxak

zein gustagarria zaien, deitzen diote glamurra
beste batzuk lur saltzaile dirua zein den makurra
ahantzia ote dugu zein dugun epe laburra
ez dela bizi emaile behin betoinez jantzi den lurra
zein gustagarria zaien, deitzen diote glamurra
beste batzuk lur saltzaile dirua zein den makurra
ahantzia ote dugu zein dugun epe laburra
ez dela bizi emaile behin betoinez jantzi den lurra

noiztik bakantzak batzuentzat dira luzeo?
noiztik etxeak erakuslehio eta portuak museo?
etor ditezela nahi duten bezela ordain dezatela hotela
baina ez astebete igarotzeko bost hektareako partzela

guk ze diglosi metamorfosi salgai dena ezin erosi
uda negua, bi dosi zibilez jantzi, poliziz josi
berdin zait egun zein bi, begira zenbat airbnb
ta urtean guzia geldi, ze al zizte gaizki sendi?

joan zaigu denbora mila promotora jin dira gustora
zelaiak betoinez bete lurra ez liteke eurotan balora
prezio hauekin jakin nahi dut jakin gu nora goaz nora
lurra salgai bada, barkaidazu hara guk saltzen dugulako da

(ene barrena dut sutan
ez ote gira bizi lur antzutan?
ez da eraman behar batzutan)
ez xekatu besteen teilatutan

eta ni orain nun nago? ene barrena dut sutan
hemen geroz ta gehiago ez ote gira bizi lur antzutan?
begirada urrunago ez da eraman behar batzutan
baloina gurean dago ez xekatu besteen teilatutan
eta ni orain nun nago? ene barrena dut sutan
hemen geroz ta gehiago ez ote gira bizi lur antzutan?
begirada urrunago ez da eraman behar batzutan
baloina gurean dago ez xekatu besteen teilatutan

Random Song Lyrics :

Popular

Loading...