periferiak - ødei (euskal herria) lyrics
ez al da gauza ikaragarria
gure erregela?
ez al duzu uste denik larria
hola banatzea pastela?
ahazten gaituzte, ez da berria
badakigu dakitela
iduri luke euskal herria
bidasoan bukatzen dela
etikaz musikaz eta politikaz aritzen dira ardi larruz jantzirik
handikerietan ttikien hitzak maiz ez du izaten garrantzirik
aspalditik euria ari du
zer gira ari gu
ongi dakigu euskal herriaz mintzo zaizkigu
zazpitatik hiru ahantzirik
ei ei zergatik bi alde?
denei egin al digute galde?
zer da iparralde?
hiru lurralde daude
orotara zazpi ala sei?
nork ditu mugak ebatzi
marrak idatzi galdegin gabе?
estereotipoz ez jantzi
ez zazu ahantzi hеmen frantzin ez zaude
ardurez harago airera doaz balak
argiak baino gehiago erraten du itzalak
gaurkoak lehengoak, zatiketazkoak, ofizialak
baina ez al dira handiagoak ditugun muga menatalak?
etb*ri begira aski argi da nun jokatzen den partida
teleberrian gure hauteskundeak laugarren albistea dira
oldartu onartu baino
nola heldu naiz ni honaino?
(h)egozentrismo hitza h*rekin idazteraino
erdigunean begiak
bazterrak eta hegiak
ttikiak ttikiegiak
mintza daitezela periferiak!
zergatik ditugu erdigunean begiak?
ahazten ditugu bazterrak eta hegiak
zer ote gira gu, ttikiak ttikiegiak?
ez denez berandu, mintza daitezela periferiak!
ezagutzean korronte orokorra
hartu bide zidorra
izanagatik sendoa gogorra
adarrik ez badu hutsik da enborra
ea, e! ez da derrigorra
eae izatea zilborra
ez zenuten ahantziko horra
nafarroarekiko dugun zorra?
gure korapilotan gu borrokan
hain modu prekariotan
ez dira gutti lotan gu zilotan
hau ezin da utzi hortan
ulertzera iritsi nahi dut lehenbizi gu zergatik bi mundutan bizi
aurreiritzi itxi hoiei hobe zaie atea itxi
gauzak aldatzen dira mantso
gaur ta atzo
jaso dugunetik eraiki gira
begira nola ez egin paso
ustezko euskaldunek ere deitu banaute «gabatxo»
hoiek erkidetik gu gure erpinetik ez goaz bide berdinetik
izan ekinetik nola ezinetik egiten dugu girenetik
hoien aldetik, hoien taldetik, baztertu gintuzten estalpetik
eguzkia baino gehiago ateratzen ari da ekialdetik
erdigunean begiak
bazterrak eta hegiak
ttikiak ttikiegiak
mintza daitezela periferiak!
zergatik ditugu erdigunean begiak?
ahazten ditugu bazterrak eta hegiak
zer ote gira gu, ttikiak ttikiegiak?
ez denez berandu, mintza daitezela periferiak!
zergatik ditugu erdigunean begiak?
ahazten ditugu bazterrak eta hegiak
zer ote gira gu, ttikiak ttikiegiak?
ez denez berandu, mintza daitezela periferiak!
heda ditzagun mezuak ta kantak
errealitate ezberdinen mapak
ez nau kezkatzen iritzien talkak
ni kezkatzen nau ezagutza faltak
ireki begiak!
aldatu ditzagun ikuspegiak
hitz berriak behar ditu hiztegiak
mintza daitezela periferiak!
Random Song Lyrics :
- hey hey (jack back remix) [mixed] - dennis ferrer lyrics
- 'oi' is a stupid word - uncle outrage lyrics
- venus - la femme lyrics
- milioner - sqty lyrics
- expectations - fadly ali lyrics
- got boost? - fantastics from exile tribe lyrics
- 735 bekte - m1ha jeb3n & d1ma 5ever lyrics
- bad river - mick strauss lyrics
- умтд (umtd) - screamsquare lyrics
- flow escolta armada - stive rap policial lyrics