oxigenoa - nøgen (banda) lyrics
hasi naiz heganean inora
azken aireportuko hegazkinaren zain
ez dut irtenbiderik aurkituko orain, orain, orain
ez da aurtengo irailean eroriko
hasierarik izan ez duelako
hostoen artean bilatzean aurkituko duzun
oskolen batean egongo da sagar txikiren bat
kolpatuko zaituen indarrarekin lortuko duzula
amesgaizto luze horretatik esnatzea
hasi naiz asmatzen
hasi naiz geratzen zure pazientziarik gabe
saldu ditut barkuko azken boteak
eta hau ari da hondoratzen
ez dauka, ez dauka, oxigenorik
urpekariaren azken botila horrek
eta hau amaitzen da hemen, hemen
eta ez utzi ezer esaten, nire orbain, nire orbain
eta ez utzi ezer esaten, orain
ez naiz zuregana helduko azken hegaldian
ez naiz zuregatik galduko itsasoaren erdian
hasi naiz asmatzen
hasi naiz geratzen zure pazientziarik gabe
saldu ditut barkuko azken boteak
eta hau ari da hondoratzen
ez dauka, ez dauka, oxigenorik
urpekariaren azken botila horrek
eta hau amaitzen da hemen
Random Song Lyrics :
- let's be together - moon child (문차일드) (kor) lyrics
- doo doo fart - poopy man lyrics
- refusing my sobriety - soulwrekk lyrics
- breakthrough - ethan mitchell & fyex lyrics
- режу (i'm cutting) - nosebleed44 & toshaplug lyrics
- sēlfffish - wewe sin lyrics
- 1k freestyle - bobby big ballz lyrics
- i always fall - sydney worthley lyrics
- bitten - the kentucky vampires lyrics
- perfect my kill - brayhate lyrics