bertso-hop - negu gorriak lyrics
gaia:
peñagarikanok gaur
egundoko parranda bota du
edo zu peñagarikano bota duzu
eta etxera etortzean
emaztearen ohean sartu ordez
egaña, amonaren ohean sartu da
egaña:
batatikan korrozka
bestetik herrena
oiha okupatu du
hori da txarrena
ez da pinta kabala
honek dakarrena
kantzontzilorik gabe
ohean barrena
pixkat gutxio edan
ezazu hurrena
peñagarikano:
gaur parrandan jo ta ke
hor dabil gizona
lehenen pasiloa jo
ta gero komona
uste nuen hau zala
nik nere moñoña
laztantzen hasi naiz ta
ez da horren ona
mozkorra nator eta
barkatu amona
egaña:
ez diot txartzat hartu
muxuka hastea
naiz oraindik ez egon
holako gaztea
ez da gauza ederra
buru eskastea
hari tokatu behar
holako trastea
martiri bihurtu du
bere emaztea
peñagarikano:
nun ibili naizen ni
esan det lehenago
amonaren ondoan
ederki ez nago
izan ere edan det
horrenbeste ardo
gutxienez bazitun
hoitazazpi grado
bota egin behar det eta
oñala nun dago?
egaña:
ohean sartu zaigu
kolpera onduan
lapur gaizto ta trakets
hoietxen moduan
pixa egin ezazu
toki seguruan;
kordea banatzeko
hemen inguruan
poltsa beroarekin
joko det buruan
peñagarikano:
poltsa beroarekin
hortxe jo nau danba!
ni ez naiz lotsatuko
egia esanda
amonan errezoa
holaxe izan da:
“requiem est domine
irgo veneranda”
gehio ez naiz etorriko
amona edanda
Random Song Lyrics :
- shield and a buckler (psalm 91 v. 3-4) - darren and jessie clarke lyrics
- langit lang lyrics - curse one lyrics
- ready to begin - rains (band) lyrics
- il coraggio di andare - laura pausini lyrics
- ублюдки (bastards) (feat. acid boyz) - denderty lyrics
- glamorous life - lucy diamonds lyrics
- i need u - derez de'shon lyrics
- forma mentis - nicolò carnesi lyrics
- ein kleines detail - audio88 lyrics
- desde que te tengo a ti - tito nieves lyrics