izarren hautsa - mikel laboa lyrics
izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai
eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia
gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea
ez daukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen
gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
beren aukeren jabe eraikiz, ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz
gure ametsak arrazoi garbiz egiztatuko dutenak
gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
Random Song Lyrics :
- imaginary lover - lilithzplug lyrics
- took her heart - zatru lyrics
- street talk - shaduhw lyrics
- l'ivresse de la vie - molière l'opera urbain lyrics
- count it - kool klick lyrics
- dark world - cole myer lyrics
- dead friends - wuu lyrics
- furries in oklahoma freestyle - lil fucking bitch lyrics
- in my bag - boss blaze lyrics
- emmaus - brian free lyrics