
trenaren zain - ken zazpi lyrics
aurpegi zurbil nekatu hartan
irribarre bat margotuaz
egunero hamabietan
kaleetan bakarrik
bere zapata apurtuekin
bere soineko ederrenaz
denek galdetzen zioten zergatik zoaz
amets galduen geltoki zaharrera
barrez urrunduz agur zioen
ez zela berriz itzuliko
beti galdetzen zioten zergatik zoaz
amets galduen geltoki zaharrera
zer ezkutatzen zuen begi ilunetan
zer kantatzen zion haizeari
izenik gabeko mila muxu gordetzen zituen
itxaropenaren trenaren zain
bere soineko ederrenaz
zapata hautsiak oinetan
isil-isilik bueltatzen zen
egunero hamabietan
zer ezkutatzen zuen begi ilunetan
zer kantatzen zion haizeari
izenik gabeko mila muxu gordetzen zituen
itxaropenaren trenaren zain
baina gaur ez da itzuli
non dago, ez da itzuli
joan eta ez da itzuli
non dago, ez da itzuli
Random Song Lyrics :
- catfood kickflip - kirby2cool! lyrics
- brzydkie - szymi szyms lyrics
- really redd (demo 2) - internet money lyrics
- authoritative aggressor - waking the cadaver lyrics
- lose my mind - holderness family lyrics
- sang - lokwoods lyrics
- mal (anten freestyle ii) - khontkar lyrics
- 001 - l3arbé العربي lyrics
- wili wili - hassan (fra) lyrics
- whatever comes to mind - ssolumm lyrics