![lirikcinta.com](https://www.lirikcinta.com/statik/logonew.png)
etxe bat - gorka urbizu lyrics
Loading...
udazkenaren ertz batek maitia
eman dizkit egun onak gure leihotik
zaldi eroaren tiraka atera dit
eguneko lehen irria
gure aita sarean eskelak leitzen dabil
gaztainondoak imatzen jarri aurretik
adaxkak betiko kutxan gorde dizkit
sugar hau guztiz inoiz itzal ez dadin
bina plater jartzeko esan dit amak
egongelan bazkalduko dugula
txakurrak bere ferekak eskatzen dizkit egunero
gerratik itzuli banintz bezala da
zerbait xumatuko zuen beharbada
hogei arte zenbatzerik hasi du ilobak
zenbat urte dugun galdetu digu gaur
zenbat urte da hori osaba, zenbat?
ta hegaldiak hartu ditut maitia
bi aldiz pentsatu gabe
Random Song Lyrics :
- the stalker - sunflower bean lyrics
- derrumbe - ensecreto lyrics
- turns blue - hovvdy lyrics
- winter morning ii - woodkid lyrics
- untitled song - metri lyrics
- tony sito - slimesito lyrics
- ehek ehek - rozy lyrics
- we are all getting old - telex lyrics
- pop in my step - king gizzard & the lizard wizard lyrics
- the painter - low roar lyrics