lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

biziraun - original - berri txarrak lyrics

Loading...

ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz
kafetegi barrura sartu, lekua hartu
eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
bikote bat muxuka mundua desafiatzen
bizitza xurgatzen
muxuz-muxu maitasuna puzten
ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz…

nahiz eta albisteek, berri guztiek
berri gehienek
hortzak erakusten dioten zorionari
zorion apurrari
sanzek ezetz, ezetz euskarari
hiru palestinar zulora, real madrilek gola
arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
eta galdetzen dut zer ote den hau
bizi ala iraun, bizi ala iraun
biziraun zu barik

noizean behin barre egin
bakoitzak bere ikarak
gordetzen ditu berekin
halakoak gara
ezinegona, zulo sakona
sent-tzen dudana ez da batere ona
batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
gaizki nabilela ohartzen naiz
kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi…

nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
nuke kanpoko mundura
baina kosta egiten zait
kosta egiten zait, bai
ta ez naiz ari
ez naiz ari damu eta erruei buruz
hainbat zauri irekirik ditut
horixe da dena, barkatu

behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen

dirudizun bezain zoriontsu
izan zaitezen opa dizut
behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen

Random Song Lyrics :

Popular

Loading...