lirikcinta.com
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

gaua eta ni - benito lertxundi lyrics

Loading...

zu bezelakoa naiz, oi gaua;
iluna eta biluzia. ene ametsen garretan
dagoen bidean barna noa eta ene
oinak lurra ukitu orotan egundoko
aritza sortzen da

ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
ondarrean egin atza neunzera
oraindik ere atza begiratzen bait duzu

zu bezelakoa naiz, oi gaua:
ixilla eta sakona. eta ene bakardadearen
bihotzean ba da erditzen ari den
jainkosa bat, eta bertan zerua eta
infernua bat egiten dira

ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu
eta osinaren dei*kantak izitzen

zu bezelakoa naiz, oi gaua:
basa eta ikaragarria; ene belarriak
menperatu herrien garraxiz eta ahaztu
lurren asperenez beterik bait daude

ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure ni ttipia laguntzat
daukazu eta ez duzu zure ni haundiaren
adiskide izatea lortzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
bihotz*gogorra eta beldurgarria;
ene bularra garretan dauden
itsasontziek argitua bait dago
eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak

ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure bizki*arimaren
grinak dauzkatzu eta ez zara
bihunu zuhaurren lege bakarra

zu bezelakoa naiz, oi gaua:
gatz eta piper ene itzalaren babesean
lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua
bait dago orain, eta jarraitzen didan
emak*meak bekatu egiten du alaiki

ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua
bait dago eta ez deramazu bihotza eskuetan

zu bezelakoa naiz, oi gaua:
jasale eta grinatsua, ene bularrean
zimeldu musuzko hil*atorretan
ameka maitale hil bait daude obiratuak

Random Song Lyrics :

Popular

Loading...